XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Begira geratu zaizkio eta euren begietako suteetan
Atea itxi eta kanpoan izan da.
Geltokirako bidean botikadenda madarikatua begiztatu eta begiak leihotik aldendu guran igaro da, gizagorputzaren barrualdeak erakusten dituen manikia ez ikustearren.
Anita gogora ekarten ahalegindu da.
Sendabidea okerragoa izan da gaitza bera baino, zeren gutunetan aipatu izan dizkion landareak, edabeak, ukenduak eta beste hainbat botikakeria etorri zaio burura.
Gizonezkoen ezintasun hori, eta berau izan da Urigoienak agindua bete diola igartarazi dion lorratz bakarra, berak duena, ez dela betirakoa izaten, Tiarenean izan dela eta ikaragarri egongo dela ortua harek eman dizkion landareak hazita dagozenean, udazkenalderantz, eta nahiz eta
Bedar edabeak irentsi beharko dituela susmatze hutsak gomitolarri antzekoa eragin dio.
Beste Onofre batek trenen orduen gainean galdetu du, behingoan.
Eta ahora eroatean bermuta berau ere bedarrez egiten dela eta, ozta irentsi du basoari ipurdia agerira ekarri barik, atzamar baten hondalearekin uzteraino.
Trenean damutu egin zaio dena ez edana.
Loak hartzeko tindi bat baino ez du falta izan.